2017ko San Pedro jaietarako kartel-txapelketa

Festak - San Pedro

Irekita dago 2017ko San Pedro jaietarako kartel proposamenak aurkezteko epea. Parte hartu nahi dutenek apirilaren 10a baino lehen aurkeztu beharko dituzte bere diseinuak. Ondoren, parte-hartze prozesu baten bidez aukeratuko da kartel irabazlea. Nahi duen orok har dezake parte, eta nahi beste proposamen aurkeztu. Aurkezten diren proposamenak orijinalak izango dira, eta ez dute balio beste edozein lehiaketatan sarituak izan direnak.

Gehiago irakurri...

NANOKOMIK proiektuarekin, CIC nanoGUNE eta DIPC nanozientzia eta materialen zientzian espezializatutako ikerketa zentroek, lehenengo nanofikziozko komiki partehartzailearen sorrera dute helburutzat 2016 urtean.    

Dibulgaziozko proiektu hau parte-hartzailea eta multidisziplinarra da eta nazioarteko izaera du. Bere helburua, nanozientzia eta nanoteknologiaren alorrean ematen diren aurrerapausoen indar eraldatzailea gizarteratzea da.   

nanoKOMIK erronkan, 12 eta 18 urte bitarteko gazteek sorkuntza prozesu libre batean parte hartuko dute nanobotereez baliatzen den superheroia sortuz, hau da, materiak nanozientzia eta nanoteknologiari esker bereganatzen dituen propietate harrigarriez baliatzen den pertsonaia. Ideia originalenak, komiki profesional batean birsortuko dira eta gizarte guztiari zabalduko zaizkio honen argitalpenaren eta erakusketa ibiltari baten bitartez.  

Gazteek, Euskal Herriko eta Akitaniako sei hiritan egingo diren komiki eta zientzia tailer irekietan parte hartzeko aukera izango dute.

DSS2016-ko Zapart! jaialdian, erronkan sortutako lanak ezagutzera emango dira. Topaketa honetan, ikuskizun batez gozatzeaz gain, publikoaren saria banatuko da. 

2015eko Lasarte-Oriako Literatura Lehiaketak


 

Lasarte-Oriako Udalak, bere Kultura Batzordearen bitartez eta gure udalerriko haurren eta gazteen literatur sorkuntza bultzatzeko eta sustatzeko xedez, Lasarte-Oriako Haur eta Gazteen XXVIII. Literatur Lehiaketarako deialdia zabaltzen du, ondoko OINARRI (PDF) hauen arabera. Era berean, Lasarte-Oriako Literaturako XXIX. Lehiaketarako deialdia egiten du, ondoko OINARRI (PDF) hauen arabera.

Izena emateko fitxa jaitsi (gazteak) (PDF)
Izena emateko fitxa jaitsi (helduak) (PDF)


_______________________________________________________________________________-
LASARTE-ORIAKO HAUR ETA GAZTEEN XXVI LITERATURA LEHIAKETA

     Lasarte-Oriako Udalak, bere Kultura Batzordearen bitartez eta gure udalerriko haurren eta gazteen literatur sorkuntza bultzatzeko eta sustatzeko xedez, Lasarte-Oriako Haur eta Gazteen XXVI. Literatur Lehiaketarako deialdia zabaltzen du, ondoko OINARRI (PDF) hauen arabera.

Euskaraz eta gaztelaniaz; Ipuina eta poesia; Hamar sari; Epea: maiatzak 17
Laburpena jaitsi (PDF)
________________________________________________________________________________________


LASARTE-ORIAKO LITERATURAKO XXVII LEHIAKETA

    
Lasarte-Oriako Udalak, Kultura Batzordearen bitartez, Lasarte-Oriako Literaturako XXVII. Lehiaketarako deialdia egiten du, ondoko OINARRI (PDF) hauen arabera.

Mikrokontakizunak eta poesia, euskaraz eta gaztelaniaz; epea: maiatzak 17
Laburpena jaitsi (PDF)

elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna bultzatzea du helburu. Horretarako bi modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera.

- Ipuina ilustratu

- Ilustrazioa ipuin bilakatu

 Oinarriak.


Lanak apirilaren 19a baino lehen aurkeztu beharko dira..

 


________________________________________________________________________

 

¡NOSOTROS PARTICIPAMOS!

Más información