Testu liburuak
                              

Jangelako menua

Jangelan izen-ematea

 

 

 

 

 

 

 

 

 

                           Argazki bilduma
                            Orientazioa

 

 

 

 

Iradokizunak helbide honetan bidera ditzakezue:

info@oriarte.eus

2. ESKUKO TESTULIBURUEN AZOKA

 
 
 
 
 
Urtero bezala, Guraso Elkarteak 2. eskuko testuliburuen azoka antolatuko du.

Testuliburuak 3.DBH, 4.DBH, 1.BATX eta 2.BATXilergorako dira.

Hemen dituzue egunak eta orduak.

24-25 ikasturteko liburuen zerrenda 

 

 

GURE FILMAREN AURKEZPENA BARTZELONAN

Urtero bezala, 4. mailako Zinema  (h)abian taldeak bere filma aurkeztu du Bartzelonako Filmategian, Cinema en Curs ekimeneko beste ikastetxetako lanekin batera.

Lan bikaina egin dute "Ibaiaren beste aldean" izeneko filmarekin eta laister izango dugu gure artean ere ikusteko aukera. Zorionak ekipo!!!

 

Grafiti tailerra.

  • 2024_06_03 |
  • Marrazketa Mintegia

Grafiti tailerra.

 4.DK-ko ikasleek, Adierazpen Artistiko ikasgaian, Garikoitz Murua artistarekin egin duten lanketa. Bikaina izan da!

 

 

Batxi 2-koen agurra

Eguraldia lagun, une zoragarria bizi izan genuen joan den ostiraleko ekitaldian. Eskerrik beroenak bertaratu zineten senitarteko eta lagun guztioi, eta, nola ez, zuoi, ikasleoi.
Bide luze eta gogorraren ondoren, iritsi da atseden hartzeko momentua; azken bi urteetara atzera begiratu eta disfrutatzekoa. Ordea, geltoki bat besterik ez da hau, eta zorterik onena opa dizuegu etorkizuneko bidean.
 

 

DBH1eko ikasleak arraunean Urumea ibaian

  • 2024_05_29 |
  • DBH1

Udaberriko giroa aprobetxatuz DBH1eko ikasleak, Urumea ibaian ibili gara kanoa kanadiarretan. Arrauning-eko lagunen laguntzaz natur jarduerez gozatzeko aukera paregabea izan dugu.

Primeran pasa dugu ahate, arrain eta dortoka artean!