Covid-19 Informazioa
                         Kontingentzia Plana
                         Testu liburuak
     Eskuliburua
                         Literatura Txokoa
                           Jangelako menua
                           Argazki bilduma

  Kontingentzia Plana

 

 

Iradokizunak helbide honetan bidera ditzakezue:

info@oriarte.eus

LAN ARTEAN filmaren aurkezpena

  • 2021/06/15 |

Azkenean iritsi da eguna!!

4. F-koek beraien LAN ARTEAN filma, Zinema (h)abian programaren barruan egindakoa,  aste honetan aurkeztuko dute.

Bi ekitaldi egingo dira, ostegunean, 17-an Tabakaleran 12:30-tan hezkuntzako arduradun eta erakunde laguntzaileentzako eta ostiralean, 18-an 18:30-tan Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean herritar guztientzat.

Bertan izango da taldea eta filmaren protagonistak beraien lanari buruz hitzegiteko.

Honekin batera ihazko "Oroitzapen argiak" filma ere aurkeztuko da, ezin izan zenez bere garaian aurkeztu pandemia egoera zela eta.

Irrikitan gaude ikusteko!!

Sarrera dohainik izango da baina segurtasun neurriak direla eta, gomendatzen dugu gonbidapenarekin joatea. Gonbidapenak  Manuel Lekuona Kultur etxearen lehiatilan jaso aldez aurretik.
 

 

JANGELA ETA ORDUTEGI BERRIA

  • 2021/06/09 |

Datorren ikasturtean, aurtengoan bezala, astelehenetik-ostiralera ordutegi jarraia izango dugula jakinarazten dizuegu.


Sarrera: 8:00tan
Irteera: 14:10etan


Jangelan izena emateko epea luzatu dugu ekainaren 14ra arte. Beheko inprimaki sinplea betez egin dezakezue.

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfk6sZjXDuTs7jmRBkYq2oxwnJ3QNfKog4j5frygj8jvO-sNg/viewform?vc=0&c=0&w=1&flr=0

Web orrian arazorik izanez gero, aurrez-aurre egiteko aukera izango duzue eskolako idazkaritzara ekainaren 15a baino lehen etorrita.

 

 

NAHIA ZUDAIRE TXAPELDUN!!!

  • 2021/06/03 |

Nahia Zudaire ikasleak zilarrezko eta brontzezko dominak lortu ditu Europako Txapelketan.

Medaila horiek igeriketa egokituan lortu ditu, Madeiran egindako txapelketan: zilarra estilo libreko 400 metroko S8 proban, estatuko marka hautsiz; eta brontzea, berriz, 100 metrokoan.

ZORIONAK, NAHIA!!!

Hemen ikasle zubietarrari buruz BAT fundazioak egindako bideoa: https://drive.google.com/file/d/1ZLuKzb4UcUn0KmpcARLMASzOKLWX0nfr/view?usp=sharing

(bideoa egokituta dago, osorik ikusi nahi izanez gero, Youtubeko helbide honetan dago: https://www.youtube.com/watch?v=5nSRyx5ijrY)

 

Txintxarri aldizkaritik hartutako argazkia

 

 

2021-2022 ESKOLA AGENDA 2. DBHko IKASLEEN LANAREN EMAITZA

  • 2021/05/26 |

Hurrengo ikasturteko agenda, berezia eta bakarra izango dugu Oriarte ikastetxean. 

2. DBHko ikasleek plastikako irakasgaian genero rolak eta estereotipoak landu dituzte, hainbat artistaren lanak ikusiz eta gaiaren inguruan hausnarketa bat eginez. Gaiaren lanketaren ostean, kartel lehiaketa bat antolatu dute. Lehiaketa horretako irabazlearen kartelarekin agendaren azala egingo da eta beste hainbat kartel aukeratu dira hilabeteetako sarrera moduan.

Agendarako aukeratuak izan diren kartelak ikusi nahi? Gure ikasle artistak:

Agenda 2021-2022

- June Garcia Pecharroman

- Izaro Blazquez Matilla

- Eneritz Odriozola Lopez

- Irati Mazkiaran Gaztelumendi

- Laura Parra Martín

- Hugo Martínez Notario

- Iraia Martín Andrés

- Avril Salas Pajuelo

- Miren Sarobe Etxeberria

- Maddi Lasa Ormazabal

- Thais Vanessa Member Arteta

  

IXILIIIKKK!... KAMARA… EKIN!!!

  • 2021/05/12 |

Aste honetan zehar 4. F-ko neska mutilak, Zinema (h)abian proiektuaren barruan, urte osoan prestatzen aritu garen dokumentalaren errodajeari ekin diogu. Lasarte-Oriako bazterrak eta bertako biztanleak izango dira filmaren protagonistak.

Egon adi laster izango duzue ikusteko aukera eta…Itzela izango da!!