Covid-19 Informazioa
                         Kontingentzia Plana
                         Testu liburuak
     Eskuliburua
                           Jangelako menua
                           Argazki bilduma

  Kontingentzia Plana

 

 

Iradokizunak helbide honetan bidera ditzakezue:

info@oriarte.eus

Ihauteriak 2021: Laranja Osoak

  • 2021/02/12 |

Oriarten LARANJA OSOAK garela aldarrikatu nahi izan dugu San Valentin baino 2 egun lehenago; izan ere, maitasun erromantikoak bultzatzen dituen mitoen artekoa da LARANJA ERDIAK garela eta, beraz, osatugabeak. Oriarteko irakasleek pertsona osoak garela aldarrikatu nahi dugu eta ez dugula bikoterik behar zoriontsu izateko.

Hemen bideoa

 

 

EHUazoka: Unibertsitate Orientaziorako azoka

 

 

Urtarrilaren 30etik otsailaren 17ra

https://ehuazoka.ehu.eus

 

 

 

2021-2022 aurrematrikula

 

 

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan 2021-2022 ikasturtean izena emateko epea urtarrilaren 18tik 29ra irekiko da. Eskaera online zein ikastetxean bertan egin daiteke, Hezkuntza Sailaren webgunean arautegia, egutegia eta dokumentazioa aurkituko duzue.

 

 

 

Izar Agirretxerentzat Izaskun Prado saria

  • 2021/1/11 |

Izar Agirretxe Ikasle ohiak EHUren Ezgaitasunak dituzten pertsonentzako Zerbitzuak antolatzen duen Master amaierako Izaskun Prado saria irabazi du.  Lan hau prestatzeko praktikak iaz  ORIARTE institutuan egin zituen

Iturria: Txintxarri.eus

 

Eskola-garraiorako diru-laguntzak

 

Banakako garraio dirulaguntzak eskatzeko epea irekita dago URTARRILAren 28a arte.

Eskabideak betetzeko, https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2020/transp-escolar/web01-tramite/eu/ web-helbidean dagoen aplikazioa erabiliko da.