Ihauteriak 2021: Laranja Osoak
- 2021/02/12 |
Oriarten LARANJA OSOAK garela aldarrikatu nahi izan dugu San Valentin baino 2 egun lehenago; izan ere, maitasun erromantikoak bultzatzen dituen mitoen artekoa da LARANJA ERDIAK garela eta, beraz, osatugabeak. Oriarteko irakasleek pertsona osoak garela aldarrikatu nahi dugu eta ez dugula bikoterik behar zoriontsu izateko.
Hemen bideoa.
EHUazoka: Unibertsitate Orientaziorako azoka
2021-2022 aurrematrikula
Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan 2021-2022 ikasturtean izena emateko epea urtarrilaren 18tik 29ra irekiko da. Eskaera online zein ikastetxean bertan egin daiteke, Hezkuntza Sailaren webgunean arautegia, egutegia eta dokumentazioa aurkituko duzue.
Izar Agirretxerentzat Izaskun Prado saria
Eskola-garraiorako diru-laguntzak
Banakako garraio dirulaguntzak eskatzeko epea irekita dago URTARRILAren 28a arte.
Eskabideak betetzeko, https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2020/transp-escolar/web01-tramite/eu/ web-helbidean dagoen aplikazioa erabiliko da.