Eskuliburua
                         Testu liburuak
                              
Jangelako menua 
Izen ematea                           
                           Argazki bilduma

 

 

Iradokizunak helbide honetan bidera ditzakezue:

info@oriarte.eus

Oriartekide guraso elkartearen irudi berria

Oriartekide guraso elkartearen irudi berria. INFO+

guraso elkartearen irudia

Bidasoaren jeitsera

 

Urrian AISIA ikasgaiako ikasleek Bidasoaren jeitsera egin zuten. Nafarroako mugatik Kantauri itsasoraino!!!

 

Hizkuntza-ikastaroak atzerrian. 2023ko uda

DBHko 3. eta 4. maila eta Batxilergoko 1. eta 2. maila ikasten duten ikasleentzat, Irlandan, Erresuma Batuan, Frantzian eta Alemanian, egonaldi eta ikastaroak egiteko deialdia atera da. Informazio guztia Hezkuntzako web orrialdean eskuragarri dago.

Eskabidea osatzeko sakatu HEMEN

Eskaerak egiteko epea 2022ko abenduaren 14an bukatzen da.

 

 

Oriarte Institutoa ere Euskararen Maratoian

Dakizuenez aurreko asteburuan Lasarte Orian Euskararen Maratoia ospatu genuen.

Ikaragarrizko asteburua bizi izan dugu askok, herriko hainbat pertsonai, erakunde, euskalzale eta ikastetxeekin batera Maratoiaren parte izanez.

 

Oriarteko ikasleek oholtzara igotzeko aukera izan zuten igande gauean. Hainbat Lasarte Oriatarren afal ordua goxatu zuten. Ikasleek iaz esfortzu handiz eta lan handiaren ondorioz eginiko “Gure Artean” dokumentala ikusteko aukera izan zen.

Zinema (h)abian proiektua aurkezteko aukera paregabea izan zen, proiektuaren nondik norakoak kontatu zizkiguten irakasle eta ikasleek.

Txalo zaparrada bikaina jaso zuten, ikasleen gozamenerako.

 

Aurten ere Oriarte Institutoak aurrera jarraitzen du proiektuarekin herriko eragileen laguntzaz , euskara ardatz hartuz, herria ezagutarazteko eta duguna baloratu eta maitatzen ikasteko.

 

Ostiralean, Zarautzen Surfa egiten

Ostiralean, Zarautzen egon ginen 2. mailako 2E-2G-2H gelak surfa egiten..