Eskuliburua
                         Covid-19 Informazioa
                         Kontingentzia Plana
                         Testu liburuak
                         Literatura Txokoa
                           Jangelako menua
                           Argazki bilduma

  Kontingentzia Plana

 

 

Iradokizunak helbide honetan bidera ditzakezue:

info@oriarte.eus

Substantzien kontsumoa. Zer egin dezake familiak?

  • 2021/11/26 |

Kaixo, Familia:

Hurrengo asteazkenean abenduaren 1ean arratsaldeko 18:00 etan Oriarte institutuko Landaberri eraikinean (REM) antolatu dugun hitzaldira gonbidatu nahi zaituztegu.
 
Gaia: Substantzien Kontsumoa. Zer egin dezake familiak?
Informazio gehiago hurrengo estekan duzue:
Zuentzat interesgarria izan daitekelakoan, agurtzen gara.
 
Oriartekide Guraso Elkartea

 

 

 

 

 

 

 

3. DBHko Zelulen Maketak

  • 2021/11/03 |

3.DBH-ko ikasleak Bizidunen zelulak aztertzen egon dira oraintxe eta horretarako zelula ezberdinen maketak egin dituzte material ezberdinak berrerabililiz. Ea gustukoak dituzuen!

 

Zelulen Maketak 3DBH 2021-2022

 

 

 

 

 

Hizkuntza-ikastaroak atzerrian – 2022ko uda

DBHko 3. eta 4. maila eta Batxilergoko 1. eta 2. maila ikasten duten ikasleentzat, Irlandan, Erresuma Batuan, Frantzian eta Alemanian, egonaldi eta ikastaroak egiteko deialdia atera da. Informazio guztia Hezkuntzako web orrialdean eskuragarri dago.

Eskabidea osatzeko sakatu HEMEN

Eskaerak egiteko epea 2021eko azaroaren 22an bukatzen da.

 

 

 

Nahia Zudaireri Omenaldia

  • 2021/10/07 |

Nahia Zudaire igerilariak omenaldia jaso zuen Oriarte BHI-n

Ezusteko polita lehengo ostiralean Nahia Zudairek institutuan jaso zuena. 17 urteko igerilari zubietarrak, Tokioko Joku Paralinpikoetatik bueltan, merezitako omenaldia jaso zuen bere Oriarte BHI-ko ikaskide eta irakasleen partez, baita guraso elkartearen aldetik ere.
 
Jolasorduan eman zioten sorpresa: ikasle zein irakasleek, igeri egiteko txanoa eta betaurrekoak jantzita, olinpiadetako abestia lagun, txalo zaparrada artean hartu zuten ikastetxeko patioan. Bertan, dantzariek Agurra eskeini zioten eta bertaratu ziren guztiek bertso pare hunkigarria. Hitzik gabe geratu zen Nahia, baina bistakoa zen hunkituta eta pozik zegoela. Horren testigu lore-sorta eskuan eta txapela buruan ateratako argazkia.

 

Nahia Zudaireri Omenaldia

 

 

 

 

Gailu digitalak eskuratzeko dirulaguntzak

2020-2021 ikasturtean ikasketa-laguntzetarako deialdiko beka bat jaso bazenute, jakin ordenagailua erosteko diru laguntza eskuratzeko aukera daukazuela. Honi buruz, argibide gehiago aurkituko duzue hemen.

ESKABIDEA ON-LINE OSATZEKO SAKATU HEMEN

Eskaera egiteko epea urriaren 25an bukatzen da. 

On-line egiteko aukera ez bazenute ikastetxean egin dezakezue.