Testu liburuak
                              
Jangelako menua 
Izen ematea      

 

 

 

 

 

 

 

 

 

                           Argazki bilduma 

 

 

Iradokizunak helbide honetan bidera ditzakezue:

info@oriarte.eus

23-24 ikasurterako BATXILERGOKO AURREMATRIKULA eta ATE IREKIAK

 

Dagoeneko Batxilergoko aurrematrikula egiteko datak argitaratu dira. Martxoaren 27tik apirilaren 21era izango da. Informazio gehiago hemen. 

ORIARTEn ikasi nahi baduzu, martxoaren 22an ATE IREKIAK egingo ditugu, arratsaldeko 17:30etan, Larrekoetxeko eraikinean (Buenos Aires aldapa, 1). Gure hezkuntza eskaintza ezagutu nahi baduzu, klikatu hemen.

Zatoz gu ezagutzera!

 

Espeleologiako irteera

Oriarte ikastetxeko DBH3. mailako ikasleak Itziarko Aixa kobazulora joan ziren, espeleologia egitera, Gorputz Hezkuntzako mintegiak antolatutako txangoan. Lokaztuta amaitu genuen arren, primerako eguna pasa genuen eta eguraldiak lagundu zigun.

 

Sagardotegiko bazkariaren irabazlea!!

Egin da  2 lagunentzako bazkariaren zozketa (Saizar sagardotegian) 4. mailako ikasbidairako eginiko ekintzen barruan.
 
Sariduna 1162 zenbakia izan da
 
Zorionak irabazleari!!
 
 

ORIARTEKO BERTSOLARIAK

Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari txapelketa martxoaren 10ean hasi zen eta Oriarteko ikasleak ilusio handiz parte hartzen ari dira bertan. Bertso eskolara doazen gure bederatzi ikaslek parte hartuko dute bertso-paper lehiaketan eta kantuan. Hauek dira: Kimetz De la Cruz, Luken Garmendia, Maddi Lasa, Araitz Ramos, Urko Ormazabal, Nikola Iraola, Xuban Urdalleta, Oihan Navarro eta Harri Agirresarobe.


Zorionak parte-hartzaile guztiei eta aupa zuek!

 

'Gorputzetik ikasten' proiektua

ORIARTE BHI Institutuko 4° mailako ikasleek hilabete batez 'Gorputzetik ikasten' proiektuaren barnean  Biodantza bidezko jarduera batean parte hartu al izan dute Eider Zuriarrain Eta Itziar Perezen eskutik, (GORPUTZA DA BIDEA).
 
Jarduera hau oso interesgarria izan da gorputz mugimenduaren bidez nerabeak norberaren barne mugimenduez jabetzeko, besteekin eta taldearekin nola harremantzen diren jabetzeko eta norberak bere buruarekin, bestearekin eta taldearekin duen konfiantza lantzeko.
Hein batean, autoezagutzarako.