Testu liburuak
                              

Jangelako menua

Jangelan izen-ematea

 

 

 

 

 

 

 

 

 

                           Argazki bilduma
                            Orientazioa

 

 

 

 

Iradokizunak helbide honetan bidera ditzakezue:

info@oriarte.eus

Bigarren Mundu Gerraren Gutunen proiektua.

  • 2024_05_20 |
  • Historia mintegia

Geografia eta Historiako mintegiak, Bigarren Mundu Gerra lantzeko, proiektu bat egin du DBH4. eta Batxilergoko 1. mailako ikasleekin. Proiektuaren helburua, besteak beste, ikasketa kooperatiboa sustatzea, idatzizko adierazpena hobetzea eta ikasleek edukiak modu aktiboan eta konpetentzien bidez garatzea izan da. Horretarako, gerrako pertsonaia errealen azalean jarri behar izan dute ikasleek eta taldeka gutunak idatzi dituzte gerrako gertakariak azalduz, sentimenduak txertatuz. Izugarri lan polita egin dute ikasleek, primerako gutunak idatzi dituztelako, zorionak denei!

 

Palestinaren aldeko elkarretaratzea

  • 2024_05_20 |
  • irakasleak

Pasa den ostiralean, maiatzak 17an, Oriarteko hainbat irakaslek elkarreratzea egin genuen,  Palestinar herriaren aurkako genozidioa salatzeko, Euskal Herriko hainbat zentrotan deituta eta honako sindikatuek deituta:  ELA, LAB, CCOO Euskadi, CCOO Navarra, UGT Euskadi, ESK, CGT LKN, STEILAS, Solidari, EHNE Nafarroa, ETXALDE eta Hiru sindikatuak.

 

 

Serigrafia tailerra 3. maila Arte Adierazpena eta 3. plastika D/K

  • 2024_05_09 |

Maitzean, Arte Adierazpeneko eta Plastika D/K-ko  3. mailako ikasleek Garikoitz Muruaren gidaritzapean serigrafĂ­a tailerra egin zuten.

 
 
 
 

DBH 2ko ikasleak Boccia txapelketan

  • 2024_05_08 |

 

Maiatzaren 6an, Lasarte-Oriako Maialen Chourraut kiroldegian, Boccia txapelketa izan genuen. Bertan, DBH2-ko ikasleak parte hartu zuten, Bocciako kirolariekin batera. Musikaz girotutako goiz ederra igaro zuten denek. Sari banaketa eta talde argazkiarekin eman zitzaion amaiera ekitaldiari

 

1.BATXIko ikasleak Artikutzan

Batxi bateko BioGeoko ikasleok Artikutzara irteera egin genuen apirilaren azken egunetan. Bertan 3 baso ikusteko eta aztertzeko aukera izan genuen. Klasean ikusitakoa naturan bertan ikusteko eta lantzeko aukera izan dugu.