Testu liburuak
                              
Jangelako menua 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

                           Argazki bilduma
                            Orientazioa

 

 

 

 

Iradokizunak helbide honetan bidera ditzakezue:

info@oriarte.eus

Inauteriak

Lehengo ostiralean inauteriak ospatu genituen Oriarten. Ikasleak zein irakasleak mozorrotu ginen eta primeran pasatu genuen.

dantza

 



ARANZADIREKIN TAILERRA DBH1N

Aste honetan Aranzadi zientzia elkarteko kideen eskutik Historiaurrera bidaiatu dugu! Garai hartako hainbat material ukitzeko eta sua eta ehiza egiteko teknikak praktikan jartzeko aukera bikaina izan da! 

 

Ate irekiak otsailaren 7an

DBHko matrikula egiteko datak argitaratu dira, otsailaren 7tik 23ra. Informazio gehiago hemen. 

ORIARTEn ikasi nahi baduzu, otsailaren 7an ate irekiak egingo ditugu 17:30tan Landaberri eraikinean.

Zatoz gu ezagutzera!

Matrikulazioa 2024-2025 (2)


ORIARTE ETA REZOLA MUSEUM ARTEKO ELKARLANA ERAKUSGAI

  • 2024_02_02 |
Lehenengo hiruhilekoan 4DK-ko neska-mutilak Jaime de los RĂ­os artistarekin lanean aritu dira Rezola Museumarekin ikastetxeak aurrera eraman duen elkarnarekin lotuta. Sepulka komandoa izenarekin hainbat arte lan sortu dituzte sare sozialen inguruan egindako hausnarketa sakonaren ondorioz. 
Artelanak Rezola Museumean ikusi ahal izango dira hilabete honetan eta hurrengoan Oriarten bertan.  

Eskalatzera irteera

  • 2024 ots. 2 |
  • Elizegi Arrieta Olatz

Azken asteetan, DBH1-ko ikasleak, Donostian ibili dira eskalada kirola praktikatzen, Gipuzkoako Mendi Federazioaren eskutik. Soken artean zintzilik eta paretari eutsita oso gustora ibili dira!