Covid-19 Informazioa
                         Kontingentzia Plana
                         Testu liburuak
     Eskuliburua
                         Literatura Txokoa
                           Jangelako menua
                           Argazki bilduma

  Kontingentzia Plana

 

 

Iradokizunak helbide honetan bidera ditzakezue:

info@oriarte.eus

LAN-ARTEAN dagoeneko ikusgai!

  • 2021/06/30 |
Agindu genduen bezala hemen daukazue ikusgai aurtengo Zinema (h)abian proiektuan egindako filma. Disfrutatu!!
 

2. ESKUKO TESTULIBURUEN AZOKA

  • 2021/06/23 |
Aurten ere ORIARTEKIDE Guraso Elkarteak  2. eskuko testuliburuen azoka antolatu du.  Animatu zaitez eta etorri liburua uztera edo komeni zaizuna hartzera!
 
 

ME TOO EKIMENA ORIARTEN

  • 2021/06/21 |

Kurtsoari amaiera emateko, hezkidetza Batzordearen eta ikasle batzuen lankidetzari esker, ME TOO EKIMENA egin dugu. Proiektu honen helburua eskolako edozein pertsonari ahotsa ematea da, berak edo bere gertukoren batek jasandako edozein eraso salatzera animatuz.

Ekimenaren aurkezpena, 4. mailako ikasle batzuen bideoaren bitartez egin zen. Astebetez testigantzak jaso ondoren, ikastetxeetako sarreran ikusgai jarri ditugu eta horrez gain liburuxka batean ere jasoak geratu dira. Denon eskura ditugunez, beraz, irakurri eta hauen inguruko hausnarketa egitera gonbidatu nahi zaituztegu.

Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu, modu batera edo bestera ekimenean parte hartu duzuen guztioi. Zuen eskuzabaltasun eta ausardiari esker, egunerokoan gertatzen diren erasoak gizarteratu eta hauek salatzeko ekimenari bizia emateagatik.

Erasoekin amaitzeko bide luzea dugu egiteko eta hau lehen pausua izan da. Azken helburua eraso hauek ez gertatzea bada ere, hurrengo urratsa hauek jasan edo ikustean egin beharrekoa adostea izango da. 

Hurrengo ikasturtea indar berrituta hasiko dugu eta guztion artean Oriarte juxtu eta parekide bat eraikiko dugu!

 

 

Me Too 2021

 

MAITE LARBURUREN BISITA

  • 2021/06/18 |

Maite Larburu: Ateak, irrintziak, Shruti kaxak, extrasistoleak, gonak eta opariak.

 

Nazioartean ezaguna dugun Maite Larburu musikari hernaniarra izan dugu gaurkoan gurean, Musikariak Ikastetxeetan programari esker.  Guk institutuko ateak ireki dizkiogu, eta berak guri beste motatako ate magikoak ireki dizkigu. Gurekin komunikatu da hitzen bidez; biolinaren marmarra sentiaraziz; gitarra elektrikoarekin taupadak sortuz; kantatuz; eta irrintzi bidez (bat baino gehiagori salto egin dio bihotzak irrintziaren ostean), Asier Altunak sorturiko Belarra mozten laburmetraian.

4E taldeko ikasle dugun Ivanek indiar Shruti box instrumentua jo du aurreneko aldiz Maiteren biolinari lagunduz, eta harmonia ederra sortu dute bien artean. Maiteren esanetan, Ivan izan da berarekin batera indiar kaxa jotzera ausartu den lehen ikaslea, eta gu oso pozik sentitu gara ate berriak irekitzeko ausardia duen gure ikaslea Shruti-a hauspotzen ikustean!

Belarra mozten (‘Zela Trovke’) laburmetraiari esker, Holandara, Eslovakiara, Poloniara, Euskal Herrira, Egiptora, askapen behartura, eta baita gure barrualdera ere bidaiatu ahal izan dugu, denboran atzera eginez. Extrasistolea kantuaren ostean, bihotzaren taupadez, bihotz hautsiez, bizitzaz, lan kargaz eta atseden beharrezkoaz hausnartzeko aukera izan dugu. Gona abestiak berriz, desikasteko eta deseraikitzeko bidean jarri gaitu; kolore guztietako ate berriak ireki ahal izateko, benetako hori, guk nahi dugun hori izateko, eta baita besteak ulertu ahal izateko ere.

3A taldeko Irenek eta 4A taldeko Isan zein Amaiak Ura patrikan, Hau eta Hezurren azpian diskoak eraman dituzte oparitzat etxera, baina bertan egon garen guztiok eraman dugu opariren bat etxera gaurkoan; eskerrik asko, bihotzez, Maite!

 

 

Maite Larbururen bisita 2021

LAN ARTEAN filmaren aurkezpena

  • 2021/06/15 |

Azkenean iritsi da eguna!!

4. F-koek beraien LAN ARTEAN filma, Zinema (h)abian programaren barruan egindakoa,  aste honetan aurkeztuko dute.

Bi ekitaldi egingo dira, ostegunean, 17-an Tabakaleran 12:30-tan hezkuntzako arduradun eta erakunde laguntzaileentzako eta ostiralean, 18-an 18:30-tan Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean herritar guztientzat.

Bertan izango da taldea eta filmaren protagonistak beraien lanari buruz hitzegiteko.

Honekin batera ihazko "Oroitzapen argiak" filma ere aurkeztuko da, ezin izan zenez bere garaian aurkeztu pandemia egoera zela eta.

Irrikitan gaude ikusteko!!

Sarrera dohainik izango da baina segurtasun neurriak direla eta, gomendatzen dugu gonbidapenarekin joatea. Gonbidapenak  Manuel Lekuona Kultur etxearen lehiatilan jaso aldez aurretik.