Etorkizuneko Lanbideak Maketa Batean
- 2022/07/04 |
Oriarte ikastetxeko DBH2 mailako ikasle talde batek etorkizuneko lanbideak irudikatu ditu maketa batean. Lan eta lan aritu dira hainbat hilabetez eta gaur goizean erakutsi diete ikastetxeko gainerako ikaskideei.
Jatetxe bat, dantza eskola bat, programazio eta jokoen negozio bat ikus daitezke sortutako lanean, baina ez hori bakarrik; fisioterapia zentroa, bizarra eta ilea mozteko eraikin bat eta animaliak zaintzeko eta albaitaritza lanak egiteko beste bat ere bai.
Pozik agertu dira ikasle eta irakasleak egindako lanarekin, eta zirraraz erakutsi dute sortu dutena.
2. ESKUKO TESTULIBURUEN AZOKA
- 2022/06/17 |
Zinema (h)abian Bartzelonako Filmategian
- 2022/06/03 |
Ekainaren 1ean 4.F-ko ikasleek aurtengo Zinema (h)abian proiektuan burututako filma aurkeztu zuten Bartzelonako Filmategian.
“Gure artean” izena duen dokumentala izan da, hain zuzen ere, aurkeztutakoa, eta Lasarte-Oriari buruz eta herriak azken hamarkadetan jasandako aldaketei buruzko bidai emozionala da.
Pandemiagatik bi urtetan eteniko ekintza berreskuratuz, ikasleak ilusio handiz aurkeztu zuten beraien lana eta oso pozik itzuli dira lortutako erantzunarekin.
Laister izango dugu hemen ikusteko aukera ere, ekainaren zazpian, goizez 11:00 Donostiako Tabakaleran eta arratsaldez, 19:00-tan, Lasarte-Orian, Mercero aretoan.
Gonbidatuta zaudete guztiak!!
Loiolako Hondakin Uren Araztegia
Baga Biga Higa Proiektua
- 2022/05/18 |
Gipuzkoako Aldundiak sustatuko "Kultura eskola" proiektuaren baitan, BAGA BIGA HIGA proiektua izan genuen ikusgai DBH 4. mailan. Bertan, Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez musikariek Euskal Herriko historiaren kontakizuna egin ziguten kanta bidez. Bertan gozatu ahal izan genituen, besteak beste, 60. hamarkadatik gaur egunera arteko kanta hunkigarriak: Loretxoa, Lau teilatu...
Gainera, gure eskolako matematika irakaslea den Eneko Sierra ere batu zitzaien zeregin horretan! Mundial pasa genuen!