Eskuliburua
                         Covid-19 Informazioa
                         Kontingentzia Plana
                         Testu liburuak
                         Literatura Txokoa
                           Jangelako menua
                           Argazki bilduma

 

 

Iradokizunak helbide honetan bidera ditzakezue:

info@oriarte.eus

Baga Biga Higa Proiektua

  • 2022/05/18 |

Gipuzkoako Aldundiak sustatuko "Kultura eskola" proiektuaren baitan, BAGA BIGA HIGA proiektua izan genuen ikusgai DBH 4. mailan. Bertan, EƱaut  Elorrieta eta Mikel Markez musikariek Euskal Herriko historiaren kontakizuna egin ziguten kanta bidez. Bertan gozatu ahal izan genituen, besteak beste, 60. hamarkadatik gaur egunera arteko kanta hunkigarriak: Loretxoa, Lau teilatu...

Gainera, gure eskolako matematika irakaslea den Eneko Sierra ere batu zitzaien zeregin horretan! Mundial pasa genuen!

 
 

Baga Biga Higa Proiektua 21-22

 

 

 

 

                                                                                                                                                                                                                                                     

Tabakalerako Verde Chroma lantegian

  • 2022/04/28 |
Tabakalerak hezkuntzarako antolatzen dituen tailer batean parte hartu dute 3G taldekoek, lantegiak  Verde Chroma du izena.
 
Tailer honetan, Medialaben dauden ikus-entzunezko tresnei buruzko azalpen bat jaso dute. Eskura ditugun baliabideekin, kroma eta edizioaren oinarrizko nozioak ikasiko dituzte, eta, ondoren, bideo, film labur edo film bat sortzeko lehen urratsak emango dituzte. Software libreak eta profesionalak ezagutuko dituzte, beti lehenengoei garrantzia emanez. Ikus-entzunezko mundurako lehen sarrera bat egin dute.
 
Gustora aritu dira beraiek asmatutako film labur bat sortzen.



 
 
 
 

Giro onean 22. korrika honetan!

  • 2022/04/08 |

Giro onean igaro dugu gaur Lasarte-Oriatik pasa den 22. korrika egun hau!

Hona hemen egun hontako argazki eta bideoak biltzen dituen galeria:

(APIRILAREN 12an ARGAZKI/BIDEO GEHIAGO IGO DITUGU GALERIARA)

Korrika 2022

 



 

22. korrika badator!

  • 2022/04/06 |
 

 

 

 

 

Goizeko 7:00etan Korrika pasako da Lasarte-Oriatik. Gure kilometroa 6. puntutik 7. puntura da, eta bertan lekukoa hartuko dugu. ANIMATU GUZTIOK PARTE HARTZERA!

 

 

   

 

 

 

 

 

 

 

Badator Korrika! Prest? Gu bai!

 

korrika 22 oriarte 2021-2022

 

 

Batxilergoko ikasleen onarpena 2022-2023 ikasturterako

Batxilergoan 2022-2023 ikasturtean izena emateko epea martxoaren 28tik apirilaren 8ra egongo da irekita.

Eskaera online zein ikastetxean bertan egin daiteke.

Hezkuntza sailaren webgunean arautegia, egutegia eta dokumentazioa aurkituko duzue.

Izena emateko eskabide orria 

> Ikasgaien aukeraketa orria