Testu liburuak
                              
Jangelako menua 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

                           Argazki bilduma
                            Orientazioa

 

 

 

 

Iradokizunak helbide honetan bidera ditzakezue:

info@oriarte.eus

"Ab.3 Euskararen Eguna" 2023 pegatina lehiaketaren irabazleak.

"Ab.3 Euskararen Eguna" 2023 pegatina lehiaketaren irabazleak.
1.saria: Intza Arruti Manterola 3E
2. Saria: Katixa Ruiz Zammarreño 4F
3.saria: June Rey Rodríguez 4E

ABENDUAREN 3a EUSKARAREN EGUNA!!!

 

EUSLE GELAKOAK TABAKALERAN ETA PEÑAFLORIDAKO EUSLE LAGUNEKIN

DBH 1 eta 2. mailako Eusle gelako ikasleak Donostiako Tabakalerako serigrafia tailerrean parte hartu zuten, eta ondoren, Peñaflorida ikastetxeko Eusle gelakoak bisitatu zituzten.  Elkarrekin jarduera ezberdinak egin zituzten euskaraz, eta lagun berriak egiteko aukera izan zuten. Egun ederra igaro zuten elkarrekin, eta horregatik, hurrengo hitzordua Lasarte-Orian egitea adostu zuten.

DBH 1eko IKASLEAK EUSKAL GIROTZE BARNETEGIETAN

Urriaren 23tik 26ra DBH 1eko ikasleak euskal girotze barnetegietan egon dira, gela bakoitzeko ikasleak barnetegi desberdin batean: Lemoiz, Gorozika, Barria, Zerain, Elgoibar eta Hondarribia.
Jarduera horren helburua Euskararen aldeko jarrera eta motibazioa bultzatzea da. Era berean, taldekideen elkarezagutza eta kohesioa lantzen dira. 
Primeran ibili dira, bertako begirale eta institutuko irakasleen laguntzaz. 

Hizkuntza-ikastaroak atzerrian. 2024ko uda

DBHko 3. eta 4. maila eta Batxilergoko 1. eta 2. maila ikasten duten ikasleentzat, Irlandan, Erresuma Batuan, Frantzian eta Alemanian, egonaldi eta ikastaroak egiteko deialdia atera da. Informazio guztia Hezkuntzako web orrialdean eskuragarri dago.

Eskabidea osatzeko sakatu HEMEN

Eskaerak egiteko epea 2023ko urriaren 24tik azaroaren 23ra.