Covid-19 Informazioa
                         Kontingentzia Plana
                         Testu liburuak
     Eskuliburua
                         Literatura Txokoa
                           Jangelako menua
                           Argazki bilduma

  Kontingentzia Plana

 

 

Iradokizunak helbide honetan bidera ditzakezue:

info@oriarte.eus

IXILIIIKKK!... KAMARA… EKIN!!!

  • 2021/05/12 |

Aste honetan zehar 4. F-ko neska mutilak, Zinema (h)abian proiektuaren barruan, urte osoan prestatzen aritu garen dokumentalaren errodajeari ekin diogu. Lasarte-Oriako bazterrak eta bertako biztanleak izango dira filmaren protagonistak.

Egon adi laster izango duzue ikusteko aukera eta…Itzela izango da!!

 

 

 

Batxilergoko ikasleen onarpena 2021-2022 ikasturterako

Batxilergoan 2021-2022 ikasturtean izena emateko epea apirilaren 12tik 23ra egongo da irekita.

Eskaera online zein ikastetxean bertan egin daiteke.

Ikastetxera etortzeko aurretik hitzordua eskatu behar duzue 943899492 zenbakira deituz.

Hezkuntza sailaren webgunean arautegia, egutegia eta dokumentazioa aurkituko duzue.

 

 

Bihotz-biriken suspertze eta desfibrilagailuaren erabilerari buruzko tailerra

  • 2021/03/26 |
 
Aste honetan zehar 3. DBHko ikasleek bihotz-biriken suspertze eta desfibrilagailuaren erabilerari buruzko tailerra jaso dute DYAren eskutik.
 
 
 
 

Eneritz Odriozola Lopezek irabazi du Martxoaren 8ko kartel-lehiaketa

  • 2021/03/17 |
Gure ikasle Eneritz Odriozola Lopezek irabazi du Martxoaren 8ko kartel-lehiaketa.
 
Lasarte-Oriako Udalak Eneritzen kartela erabiliko du datorren urteko Martxoaren 8aren harira egingo diren ekintzen egitarauan.
 
Zorionak!
 

 

Martxoaren 8a: Emakumearen Nazioarteko Eguna

  • 2021/03/08 |

 

Gaurko egunaren arira, Oriarteko Landaberri eraikinean FIGURAS OCULTAS filma ikusi dugu. 

Emakumearen diskriminazioa, arrazakeria, gerra teknologikoa, zientzia, matematika,... eta hainbat arlo gehiago lantzen dituen filma ikusi ahal izan dugu azken saioetan. Aste osoan zehar, filmak lantzen dituen eduki eta gaiak aztertuko ditugu, arlo eta saio ezberdinak aprobetxatuz.