Covid-19 Informazioa
                         Kontingentzia Plana
                         Testu liburuak
     Eskuliburua
                           Jangelako menua
                           Argazki bilduma

  Kontingentzia Plana

 

 

 

 

 

 

 

Iradokizunak helbide honetan bidera ditzakezue:

info@oriarte.eus

 

Euskaraldia 2020

  • 2020/10/27 |

 

Azaroren 20tik abenduaren 4ra Euskaldiraen bigarren edizioa  izango da. Milaka belarri prest eta ahobizik, 15 egunez, eguneroko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa soziala egingo dugu. 
 

Zeuk ere euskaraz gehigo, gehiagorekin eta gehiagotan egin nahi baduzu, 16 urte baino gehiago badituzu eta euskara ulerten baduzu, eman ezazu izena. Hemen duzu beharrreko informazio guztia.
 
 
 
 
 

Bekak 2020

  • 2020/10/13 |
image.png

2020-2021 ikasturteko beka ez unibertsitarioak

 

Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beketarako eta laguntzetarako deialdia  argitaratu da.  Informazio guztia Hezkuntzako web orrialdean eskuragarri dago.

 

Eskatzeko epea: urriaren 9tik azaroaren 9ra.  

 

Beka eskaera hauek hezkuntzako web orrian egin ditzazkezue, ikastetxeko idazkaritzan egitekotan aldez aurretik hitzordua eskatu beharko duzue:

 

Idazkaritza Landaberri (DBH 1go eta 2.): Tel 943899494 / email: adminlanda@oriarte.eus

Idazkaritza Larrekoetxe (DBH 3., 4. eta Batxilergoa): Tel 943899492 / idazkaritza@oriarte.eus

 

TUTORE-GURASO BILERAK

  • 2020/09/22 |

Datorren astean online egingo ditugun guraso bileren berri eman nahi dizuegu. Deialdia zuen seme-alaben @oriarte.eus erabiltzailearen emailera iritsiko da.

 

Bilerak ondorengo egunetan izango dira:

 

  • Irailaren 29an: DBH1-2
  • Irailaren 30ean: DBH3-4
  • Urriaren 1ean: Batxilergoa 1-2.

 

Bilera hauetan zuen seme-alaben tutoreak ikasturte honi buruzko zenbait argibide emango dizkizue.

 

Ordutegia ondorengoa izango da:

 

  • Euskaraz:    17:00etan
  • Gazteleraz: 18:00etan

 

Horretaz gain, gogorarazi nahi dizuegu urrirako jangelan izena eman duten ikasleak irailaren 28an hasiko direla bertara etortzen.

Zalantzaren bat izanez gero, jangelako arduradunaren telefono zenbakia ondorengoa da: 688624374.

 

Besterik gabe, agurtzen zaituztegu.

ITXIALDIAN ERE, ZINEMA (h)ABIAN

  • 2020/06/29 |

Aurtengo ikasturte bukaera berezia izan da guztiontzat eta, nola ez, gure Zinema (h)abian proiektuarentzat.

Itxialdiak gure hirugarren film laburra izango zenaren errodajearen bezperan harrapatu zigun eta ezin izan dugu egin pentsatuta geneukan filma.

Hala ere ez dugu etsi eta etxetik, eta zailtasun guztiak gaindituz, beste film bat egin dugu, intimoagoa eta xumeagoa, baina oso benetakoa baita.

 

Ezin izan dugu beste urtetan bezala Bartzelonan eta Tabakaleran publikoki aurkeztu baina zuei helarazi nahi dizuegu.

Hau izanda egoerari aurre egiteko gure modua, “Oroitzapen argiak” du izena; ikusi eta disfrutatu!

Espero dugu zuei ere guri bezain beste gustatzea!

EZ-OHIKO NOTAK

  • 2020/06/26 |

EZ-OHIKO NOTAK EINIKA BIDEZ PUBLIKATUKO DIRA EKAINAK 26 OSTIRALEAN.