Eskuliburua
                         Covid-19 Informazioa
                         Kontingentzia Plana
                         Testu liburuak
                         Literatura Txokoa
                           Jangelako menua
                           Argazki bilduma

  Kontingentzia Plana

 

 

Iradokizunak helbide honetan bidera ditzakezue:

info@oriarte.eus

Nahia Zudaireri Omenaldia

  • 2021/10/07 |

Nahia Zudaire igerilariak omenaldia jaso zuen Oriarte BHI-n

Ezusteko polita lehengo ostiralean Nahia Zudairek institutuan jaso zuena. 17 urteko igerilari zubietarrak, Tokioko Joku Paralinpikoetatik bueltan, merezitako omenaldia jaso zuen bere Oriarte BHI-ko ikaskide eta irakasleen partez, baita guraso elkartearen aldetik ere.
 
Jolasorduan eman zioten sorpresa: ikasle zein irakasleek, igeri egiteko txanoa eta betaurrekoak jantzita, olinpiadetako abestia lagun, txalo zaparrada artean hartu zuten ikastetxeko patioan. Bertan, dantzariek Agurra eskeini zioten eta bertaratu ziren guztiek bertso pare hunkigarria. Hitzik gabe geratu zen Nahia, baina bistakoa zen hunkituta eta pozik zegoela. Horren testigu lore-sorta eskuan eta txapela buruan ateratako argazkia.

 

Nahia Zudaireri Omenaldia

 

 

 

 

Gailu digitalak eskuratzeko dirulaguntzak

2020-2021 ikasturtean ikasketa-laguntzetarako deialdiko beka bat jaso bazenute, jakin ordenagailua erosteko diru laguntza eskuratzeko aukera daukazuela. Honi buruz, argibide gehiago aurkituko duzue hemen.

ESKABIDEA ON-LINE OSATZEKO SAKATU HEMEN

Eskaera egiteko epea urriaren 25an bukatzen da. 

On-line egiteko aukera ez bazenute ikastetxean egin dezakezue.

 

 

2021-2022 ikasturteko bekak

 

Eskabideak aurkezteko epea zabalik dago irailaren 30era arte.

Ikasturte honetako nobedade gisa, 2020-2021 ikasturtean beka jaso zuten ikasleei, dagoeneko eskabide-proposamena prestatuta bidali zaie, SMS edo posta elektroniko bidez.

Informazio guztia Hezkuntzako web orrialdean eskuragarri dago.

Beka eskaera hauek hezkuntzako web orrian egin ditzazkezue, ikastetxeko idazkaritzan egitekotan aldez aurretik hitzordua eskatu beharko duzue:

Idazkaritza Landaberri (DBH 1go eta 2.): Tel 943899494 / email: adminlanda@oriarte.eus

Idazkaritza Larrekoetxe (DBH 3., 4. eta Batxilergoa): Tel 943899492 / idazkaritza@oriarte.eus

 

 

Nahia Zudaire bikain Tokion

  • 2021/09/07 |

Kezkaz eta ilusioz beterik joan zen, abuztuan, Japoniara, Joko Paralinpikoetan parte hartzera, 17 urteko igerilaria. Handik etorri zaizkigun berriek poza izugarria ekarri digute eta harrotasunez bete Oriarteko komunitatea osatzen dugun guztioi. Berriz noiz ikusi zain gaude hori dena zuzenean eta aurrez aurre erakusteko eta esateko. Gora neskak! Aupa Nahia!

 

https://txintxarri.eus/lasarte-oria/1630667240216-zudaire-tximeleta-proban-brontzezko-dominatik-gertu

 

Nahia Zudaire Tokion

Nahia Zudaire Borrezo Tokioko Aquatic Centre-ko igerilekuan. Arg.: Buruntzaldea IKT

LAN-ARTEAN dagoeneko ikusgai!

  • 2021/06/30 |
Agindu genduen bezala hemen daukazue ikusgai aurtengo Zinema (h)abian proiektuan egindako filma. Disfrutatu!!