Gipuzkoako Merkataritza eta Turismo Ganbarako hitzaldia
![]() | Oriarte institutuan beti izan dugu harremana herriko talde eragilekin eta, zentzu horretan, Lasarte-Oriako ATERPE merkatarien elkartearekin hasi dugu elkarlana 23-24 ikasturtean. Aterperen kezka nagusienetako bat gure herriko merkataritzan dagoen errelebo falta da eta aurtengo ikasturteko asmotako bat dugu gure gazteekin gaia lantzea. Lehenengo ekintza Gipuzkoako Merkataritza eta Turismo Ganbararen eskutik etorri zaigu: Iban Zafraren eskutik ezagutu ahal izan ditugu gaur egun gertuko merkataritzak gainditu behar dituen erronkak. Ekonomia eta Prestakuntza eta Orientazio Pertsonala eta Profesionalako ikasleak adi entzun dituzte bere azalpenak. |
2023-2024 ikasturte hasiera
Jakinarazi nahi dizuegu datorren irailaren 7an zuen seme-alaben ikasturtea, kurtso hasierako aurkezpenarekin hasiko dela, ondoko ordutegiarekin:
LANDABERRI eraikina | LARREKOETXE eraikina |
1. DBH 10:00etan 2. DBH 11:00etan | 2. BATXILERGOA 9:00etan 1. BATXILERGOA 10:00etan 4. DBH 11:00etan 3. DBH 12:00etan |
2023-2024 ikasturteko bekak
Eskabideak aurkezteko epea: uztailaren 17tik irailaren 30era arte, biak barne.
Eskabidea on-line helbide elektroniko honetan: https://www.euskadi.eus/unibertsitateaz-kanpoko-bekak/
2022-2023 ikasturtean beka jaso zuten ikasleei, dagoeneko eskabide-proposamena prestatuta bidali zaie, SMS edo posta elektroniko bidez.
UDARA ONA PASA !!!!
Disfrutatu ondo merezitako oporrak!!!. Indarberrituta ikusiko dugu elkar berriro irailean!!!
Oharra : 4. Diberrekoek gogorazten digute beraien LANDARTEAN filma jada eskuragarri duzuela ikusteko. Ederra aukera, eskerrik asko neska-mutilak!!
![]() |
2. ESKUKO TESTULIBURUEN AZOKA
Urtero bezala, Guraso Elkarteak 2. eskuko testuliburuen azoka antolatuko du.
Testuliburuak 3.DBH, 4.DBH, 1.BATX eta 2.BATXilergorako dira.
Hemen dituzue egunak eta orduak.
23-24 ikasturteko liburuen zerrenda ADI! 2023/19/16an eguneratua