Testu liburuak
                              

Jangelako menua

Jangelan izen-ematea

 

 

 

 

 

 

 

 

 

                           Argazki bilduma
                            Orientazioa

 

 

 

 

Iradokizunak helbide honetan bidera ditzakezue:

info@oriarte.eus

Zarautz Getariako irteera 3.DBHko ikasleekin

  • 2024_06_20 |
Ikasturteari amaiera emateko, Zarautzetik Getariara 3.DBHko ikasleekin txangoa egin dugu. Ibillbidea, Zarautzetik, Santa Barbara menditik Getariako hondartzara iritsi gara. Bertan, hamaiketakoa egin eta goiz pasa bikaina egin dugu. Goiaz pasa ederra izan da, eguraldia lagun izan dugu ikasturteari amaiera politta emateko.
Ondo pasa udara!
 

IBAIAREN BESTE ALDEAN filmaren estrenaldia gaur arratsaldean Mercero aretoan

  • 2024/06/18 |
Gaur arratsaldean 18:30tan gure 4DKo ikasleek egindako "Ibaiaren beste aldean" filma ikusteko aukera izango dugu Lasarte-Oriako Mercero aretoan.
 
Filma ikasturtean zehar egindako lanaren emaitza da, Zinema (h)abian programaren barruan egina.  Bartzelonan estreinatu ondoren atzo Donostiako Tabakaleran egin zuen taldeak filmaren lehen aurkezpena, proiektuan parte hartzen duten beste ikastetxeekin batera, eta gaur ere egileak eta protagonistak bertan izango ditugu filmaren nondik norakoak denoi azaltzeko. Ez galdu ikusteko aukera!!!

Lasarteko Bizikidetza Taldekoak egon dira Oriarten, ikasleei testigantzak emateko frankismoari eta trantsizioari buruz

  • 2024_06_17 |
Geografia eta Historiako mintegiak jarduera bat antolatu du DBH4 eta DK4. mailetako ikasleentzako. Helburua ikasleak Memoria Historikoaz kontzientziatzea eta frankismoan eta trantsizioan Euskal Herrian gertatu zena ezagutaraztea izan da. 
 
Horretarako, Lasarteko Bizikidetza Taldekoak izan ziren gurean eta garai historiko hori bizi izan zuten hainbat kidek haien testigantzak eman zizkiguten. Era askotako sufrimenduak jasan zituzten pertsonak dira eta haien testigantzak benetan gogorrak, baina hunkigarriak izan dira, aldi berean.
 
Oso esperientzia aberasgarria izan da eta ikasleek asko ikasi dute. Izan ere, kostatu egiten da iraganean gertatu diren gertakari gogorren transmisioa egitea gaur egungo gazteei, baina, era berean, ezinbestekoa da, jakiteko gurean zer gertatu zen eta zauriak ixteko.
 

 

DBH 1.F taldekoak Zubietara

  • 2024_06_17 |

Ostiralean DBH 1.F taldekoak eremukako orduetan Zubietara joan ziren  errekako ura analizatzera. Hona hemen taldeko argazkia.

 

2. ESKUKO TESTULIBURUEN AZOKA

 
 
 
 
 
Urtero bezala, Guraso Elkarteak 2. eskuko testuliburuen azoka antolatuko du.

Testuliburuak 3.DBH, 4.DBH, 1.BATX eta 2.BATXilergorako dira.

Hemen dituzue egunak eta orduak.

24-25 ikasturteko liburuen zerrenda