Testu liburuak
                              
Jangelako menua 
Izen ematea      

 

 

 

 

 

 

 

 

 

                           Argazki bilduma 

 

 

Iradokizunak helbide honetan bidera ditzakezue:

info@oriarte.eus

4 DK-koak estreinaldia Bartzelonan!!!

Urtero bezala 4 DK-koak Bartzelonako Filmoteca-n aurkeztuko dute Zinema (h)abian programaren barruan egin duten dokumental ederra, "Landartean" izenekoa, Lasarte-Oriako baserri eta landa eremuen inguruan. 

 

Laister hemen ere ikusteko aukera izango dugu!! 

 

Zorionak ekipo!! 

 

 

2. BATXIko ikasleen agur ekitaldia

Gaur Oriarten 2. batxilergoko agur ekitaldia ospatu dugu, ikasleekin eta familiekin batera. Gurekin ibilibidea bukatu ondoren, gure ikasle zareten guztioi, zorte handiena opa dizuegu etorkizunerako. Zorionak!

 

DBH 4-ko ikasleak Tolosako STEAM azokan izan ziren

“Giro politean aurkeztu zituzten euren proiektuak Tolosako azokan. Irati Mazkiaran, Aroa Sevillano eta Ander Prado izan ziren Oriarte BHI-ko ordezkariak Gipuzkoako azokan”

 

Maiatzaren 6an hitzordu berezia izan zuten 4. mailako ikasleek Tolosan. Izan ere, Elhuyarrek antolatutako STEAM azokara gerturatu baitzitzaizkigun Oriarteko hiru ikasle: Irati Mazkiaran, Aroa Sevillano eta Ander Prado.

 

Aurten, ikastetxeko berrikuntzen artean STEAM egitasmoa izan dugu, eta bertan, DBH 4. mailako ikasle guztiek hartu dute parte. Helburua, mugikorraren bitartez mugituko den auto telegidatua sortzea zen. Horretarako 16 taldetan banatu dira, eta talde bakoitzean ikasle batek ardura berezia zuen: batek karkasa sortzen zuen bitartean, beste batek elektrizitateari erreparatzen zion, eta besteak, kotxearen programazioari esate baterako.

 

Egitasmo honen bidez, Elhuyarrek antolatutako azokan izan ziren 4. mailako hiru ordezkari, eta goizeko hamarretan hasita eta eguerdiko ordu biak arte aritu ziren bertaratutakoei egindako lana erakusten eta azaltzen. Asko eta asko izan ziren gure standera gerturatu eta interesa erakutsi zutenak, eta gure ikasleak ederki baino hobeto aritu ziren azalpenak ematen eta kotxearen funtzionamendua erakusten.

 

Ondorengo estekan duzue Elhuyarrek zabaldutako albistea eta argazki galeria:

https://zientzia-azoka.elhuyar.eus/eu/albisteak/steam-gipuzkoa-tolosan-2023

 

 

Errailen artean: Eureka! museora bisita

Maiatzaren 5an batxilergoko lehen mailako Anatomiako ikasleekin Eurekara joan ginen anatomiako tailer bat egitera. Bertan, ikasturtean zehar landutako organoak disekzionatu genituen eta hauen plastifikazioari buruz ikasi genuen. Azkenik, Plastination erakusketa bisitatu eta benetako organoak ikutu genituen. Oso interesgarria izan zen!

 

Paddle Surfa

Joan den Apirilean 1.BATXILERGOKO ikasleak Donostiara joan ziren paddle surfa egitera.