Hotel Itsasmin (Itxaro Borda)

  • 2021/04/21 |

Apirilaren 20an, 9:30ean egindako saioan, hogei bat lagun elkartu ginen Larrekoetxeko liburutegian.

Liburu artean 2. saioarako, Itxaro Borda aukeratu genuen, Zure hatzaren ez galtzeko (2014) poema liburutik Hotel Itsasmin irakurtzeko.

Borda eta bien arteko biografiako antzekotasunak aipatuz egin zuen sarrera Ana G. de Txabarrik eta hala aletu zituen idazlearen ezaugarri nagusiak, gertutasuna eta bizitasuna erantsiz datu hutsei. Bordaren beraren hitzekin amaitu zuen:

 

Erraten dute batzuek,

Nehork ez duela jada nire euskara

Ulertzen, baina tratu onekoa naizela.

Eskerrak ez dudala zakar osperik:

I´m a sinner like MDNA

Zer egingo diot bada?

 

Hotel Itsamin irakurri aurretik, testuaren inguruan bi zertzeladak gehitu zituen hizlariak; aurrena, poeman aipatzen diren hiru andrazkoen nortasunarekin lotuta eta, bestea, min hitzaren polisemiak idatzian hartzen duen protagonismoarekin.

Lehenengo irakurketa Anak bakarrik egin zuen, baina bigarrenerako, koru gisa ikus-entzuleak ere lotu ziren, elkarrekin ozen irakurriz Bordaren hitzak.

HURRENGO SAIOA: apirilaren 23an, liburuaren egunean, Literatura unibertsaleko ikasleek antolatutakoa izango da, leku berean, eta Amanda Gormanen, Maria Merce Marçalen, CRO-en lanak irakurriko dituzte.

Liburu Artean

  • 2021/04/16 |



 

Eskolako biblioteka berrantolatzeaz gain, leku atsegin eta goxoa sortu eta liburu artean ikasteko toki lasai eta gustukoa izatea da ikasturte honetarako geunuen asmoetako bat. Horrekin batera, liburu arteko plaza horretan, liburutegiak berezkoa duen irakurtzeko jarduna era berezian egitea ere pentsatu genuen: hori da liburu artean ekimena, ozenki irakurtzeko saioa, edonork presta dezakena gustuko duen testuarekin (poema, deskripzio, idatzi, kantu, gutun…) . Idazle/egileari buruzko zenbait datu eman, zergatik aukeratu duen irakurgaia azaldu eta… egin, jendaurrean, besteentzat/besteekin irakurri, letzea den plazera partekatuz.

 

1. saioan, Marcel Prousten testu bat erabili dugu, À la recherche du temps perdu liburutik hartuta: C’était la pluie.

 

Testuaren hiru bertsio eman ditugu: jatorrizkoa frantsesez, Joxe Agustin Arrietaren euskaratzea batuan eta Orpustanena nafar-lapurtera klasikoan.

 

Banan-banan irakurri eta, bigarrenez, hiru irakurleek, bata bestea jarraituz, kanonean esan dute bakoitzak berea. Musikaren bezalako zurrumurruari euriaren soinua gehitu diogu bukaeran.

 

Literatura unibertsaleko ikasleak izan ziren ikus-entzule, martxoaren 23an, Larrekoetxen egin genuen emanaldian.

  ORIARTEKO LITERATUR TXOKOA 1 proust denbora galduaren bila

HURRENGO SAIOA: Itxaro Bordaren Hotel Itsasmin poemaren irakurketa, apirilaren 20an, 9:30ean izango da leku berean.